ETORKINAK

Bideo hau Youtube-tik hartu dut, hau ahutatu dut zeren eta ondo islatzen duelako nola etortzen diren etokinak pateretan (nola hailegatzen diren konstaldera): jan barik, edan barik, pertsona asko leku txikietan, garbitu barik... Egoera oso txarrean ahilegatzen dira gure konstaldeetara eta hori ahilegatzea lortzen badute, askok bidaian hiltzen direlako. Gainera, badaude emakume askok bidaia haurdun egitera arriesgatzen direnak. Pertsona hauek duten diru guztia usten dute bidai hau egiteko eta hona ailegatzen direnean horietako askoeri beraien herrietara berriro bialtzen dituzte. EGOERA HAU ALDATU BEHAR DA!!!!!!!!

http://etorkinakgauregun.blogspot.com/

Hau da slidesharen aurkitu dudan power-point-a espero dut gustatzea, behintzat niri oso interesgarria dela iruditu zait:
Etorkinak
From: ima9, 9 months ago

Etorkinak
View SlideShare presentation or Upload your own.




SlideShare Link

sábado, 31 de enero de 2009

ARRAZAKERIA

Espainiako Atzerritarren Legeak eskaintzen duen aterkiaren babesean arrazakeriak eta jarrera xenofoboek indarra hartu dute Espainiako zenbait lurraldetan. Administrazioak gehiago mugatu zuen arautegia 2003. urtean, eskubideak murriztuz eta etorkizun oparoagoaren atzetik dabiltzan atzerritarrei «apartheid juridikoa» ezarriz. Horixe da SOS Arrazakeria taldeak kaleratu berri duen urteko txostenean nabarmen ageri den errealitatea.
Arrazakeriaren kontrakoek urtero kaleratzen dute immigrazioaren gaineko azterketa sakona. Azken txostena, 2003. urteari dagokiona, atzo bertan ezagutarazi zuten hainbat hiritan egindako agerraldietan. Euren ustez, Atzerritarren Legeak «porrot» egin du, «immigrazioa arautzeko egina izan zen legearentzat erabateko porrota delako milioi bat herritar egoera irregularrean bizi direla egiaztatzea». Agustin Unzurrunzaga SOS Arrazakeriaren bozeramailearena da horren adierazpen biribila.Elkartea duela bederatzi urte hasi zen txostenak egiten. Oraingoan, arrazakeriaren aztarnak gertakari zehatzekin agerian uzteaz gainera, «salaketa baino haratago joan nahi izan dugu, arazoa gainditzeko herritarrei berehalako esku-hartzea eskatuta».Txostenean Atzerritarren Legearen eraginpean bizi diren lurraldeetan jazotakoa aztertzen da, eta ez bereziki Araban, Bizkaian, Gipuzkoan edo Nafarroan gertatutakoak. Hala ere, hor ere arrazakeriaren zenbait adierazle nabarmen ageri direla aitortu zuen Unzurrunzagak. Europako mugak itxirik
Europako Batasunak hartutako hainbat erabaki txarresten ditu SOS Arrazakeriak hasteko, «mugak zarratzeko herrialde guztiak ados jarri badira ere, ez dutelako berdin egin herritar atzerritarrei eskubideak onartzerakoan».
Elkarteak ijitoekin gertatzen ari dena ere nabarmendu du txostenean. Gaur egun gizatalde horren aurkako eraso zuzenik ematen ez bada ere, «ez behintzat ageri-agerian, zabarkeriagatik nozitzen dituzten bizi-baldintzak arrazakeriaren adinakoak» direla egiaztatu dute.Atzerritarren Legea ez da EBtik etorri ez direnei ipinitako legezko traba bakarra. Txostenean salatzen dutenez, legeari egin zitzaizkion azkeneko aldaketen ondoren Espainiako Gobernuak iaz Zigor Kodea aldatu eta etxeko indarkeria, herritarren segurtasun gabezia eta etorkinen gizarteratzeari buruzko neurrien legea onartu zuen.Txostenean, gainera, egoera irregularrean bizi diren atzerritarren kopuruak eta bizi-baldintzak aipatzen dituzte, bai eta adingabeekin gertatzen diren gehiegikeriak ere. Gizarte eskubideetan izan diren urraketak aipatzerakoan, bestalde, hainbat errealitate aipatu eta kasu zehatzak erakusten dituzte: esaterako, Nafarroan Atarrabiako Udalak babes ofizialeko etxebizitzak banatzerakoan egindakoa.Agintarien jokabideak zuzenean eragiten bide du herritarren portaeretan: «Immigrazioaren gaineko ikuspegi kezkagarriek inpunitate giroa sortzen dute, arrazakeriagatik egindako erasoei bidea egiten diena», azpimarratu zuten SOS Arrazakeriakoek.Horren adibide dira hainbat lekutan jazo diren erasoak. Madrilgo atentatuaren ostean, batez ere, baina baita haren aurretik ere. Iazko udal hauteskundeetan «zenbait udalerritan meskiten aurkako aitzakian aurkeztu ziren zerrendak» ipini zituzten horren erakusgarri.
«PSOEk asmatu zuen legea»
Xenofobiaren sustraiak errotu ez daitezen, neurri zehatzak behar direla uste dute SOS Arrazakeriako kideek. Horregatik hamar eskaera zehatz egin dizkio Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteari, «ondo dakigun arren PSOE bera izan zela Atzerritarren Legea asmatu zuena, eta bere adostasun osoarekin hartu direla Espainian aspaldian hartu diren neurri murrizgarri guztiak». «Egoera oso latza dela egiaztatu arren, uste dugulako une honetan aukerak badaudela gauzak errotik aldatzeko», esan zuten. «Neurriok oinarri-oinarrizkoak badira ere, guk argi daukatu alferrik dela ezer eskatzea, ezer egitea, aldez aurretik ez bada indarrik gabe uzten Atzerritarren Legea. Hortaz, horixe litzateke gure lehenengo eskaera: bertan behera uztea behingoz arrazakeriaren eta xenofobiaren sustraia den araudia», gehitu zuen Unzurrunzagak.

Informazioa:http://209.85.129.132/search?q=cache:CvXtAtO78MoJ:www.berria.info/paperekoa/harian/2004-04-22/002/023/lege_info.htm+arrazakeriaren+egoera&hl=es&ct=clnk&cd=1&gl=es

No hay comentarios: