ETORKINAK

Bideo hau Youtube-tik hartu dut, hau ahutatu dut zeren eta ondo islatzen duelako nola etortzen diren etokinak pateretan (nola hailegatzen diren konstaldera): jan barik, edan barik, pertsona asko leku txikietan, garbitu barik... Egoera oso txarrean ahilegatzen dira gure konstaldeetara eta hori ahilegatzea lortzen badute, askok bidaian hiltzen direlako. Gainera, badaude emakume askok bidaia haurdun egitera arriesgatzen direnak. Pertsona hauek duten diru guztia usten dute bidai hau egiteko eta hona ailegatzen direnean horietako askoeri beraien herrietara berriro bialtzen dituzte. EGOERA HAU ALDATU BEHAR DA!!!!!!!!

http://etorkinakgauregun.blogspot.com/

Hau da slidesharen aurkitu dudan power-point-a espero dut gustatzea, behintzat niri oso interesgarria dela iruditu zait:
Etorkinak
From: ima9, 9 months ago

Etorkinak
View SlideShare presentation or Upload your own.




SlideShare Link

viernes, 2 de enero de 2009

EUSKADIN ATZERRIKO GAZTEEN KOPURUA BIKOIZTU DA

Hau da 15 eta 29 urte bitarteko etorkinen artean sarrien aurki daitekeen profil: mutila, 25 eta 29 urte bitartekoa eta Amerikatik etorria
Euskadin erroldatuta dauden atzerriko biztanle gazteak 24.333 dira, 2005eko urtarrilaren 1eko Biztanleen Udal Erroldaren datuen arabera. Datu horiek 2001eko erroldakoekin alderatuz gero, etorkin gazteen kopurua bikoiztu egin dela egiazta daiteke
Gazte etorkinak Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko biztanleen % 6 dira. Etorkin gazteen artean, mutilak pitin bat ugariago dira neskak baino (% 50,6 eta % 49,4, hurrenez hurren)
Gazte etorkinak hiru lurralde historikoetan banatuta dauden moduari bagagozkio, erdia baino gehiago (% 51) Bizkaian bizi direla antzeman daiteke; Gipuzkoan % 28,7; eta Araban % 20,3
Araban etorkin gazteak 15 eta 29 urte bitarteko biztanleen % 8 dira; Bizkaian eta Gipuzkoan, % 6 inguru. Neska etorkinak Bizkaian ugariago direla baiezta daiteke, mutilen kopuruarekin konparatuta


2005eko datuek aditzera ematen duten bezala, etorkin gazteak adin-talde altuenetan pilatzen dira. Izan ere, gazteen erdiak 25 eta 29 urte bitartekoak dira; % 32,4 20 eta 24 urte bitartekoak; eta % 16,9 15 eta 19 urte bitartekoak. Egoera hori berori hiru lurralde historikoetan antzeman daiteke


2001eko zentsuko datuek diotenez, Amerikatik datozen etorkinen kopuruak gora egin du. 2005ean egoera horrek horrela dirau eta, izatez, gazte etorkin gehienak Amerikakoak dira. Horrenbestez, Euskadin, gazte etorkinen erdiak jatorriz amerikarrak dira; % 23,1 europarrak; eta % 20,7 afrikarrak

Sexuak eta jatorrizko kontinenteak aztertuz gero, Europatik, Asiatik eta Afrikatik datozen etorkin gazte gehienak gizonezkoak dira, baina aldeak hauteman ditzakegu: afrikarren artean, mutilak % 70,6 dira; asiarren artean, % 63; eta europarren artean, aldiz, % 53,2. Aitzitik, Amerikatik datozen etorkin gazteen % 60 neskak dira
Gazte etorkinen jatorriaren banaketa, lurralde historikoei dagokienez, antzekoa da Euskadi osoan, Bizkaian eta Gipuzkoan. Araban, aldiz, Afrikatik datozenak bigarren etorkin talde nagusia dira (% 31)




No hay comentarios: