ETORKINAK

Bideo hau Youtube-tik hartu dut, hau ahutatu dut zeren eta ondo islatzen duelako nola etortzen diren etokinak pateretan (nola hailegatzen diren konstaldera): jan barik, edan barik, pertsona asko leku txikietan, garbitu barik... Egoera oso txarrean ahilegatzen dira gure konstaldeetara eta hori ahilegatzea lortzen badute, askok bidaian hiltzen direlako. Gainera, badaude emakume askok bidaia haurdun egitera arriesgatzen direnak. Pertsona hauek duten diru guztia usten dute bidai hau egiteko eta hona ailegatzen direnean horietako askoeri beraien herrietara berriro bialtzen dituzte. EGOERA HAU ALDATU BEHAR DA!!!!!!!!

http://etorkinakgauregun.blogspot.com/

Hau da slidesharen aurkitu dudan power-point-a espero dut gustatzea, behintzat niri oso interesgarria dela iruditu zait:
Etorkinak
From: ima9, 9 months ago

Etorkinak
View SlideShare presentation or Upload your own.




SlideShare Link

domingo, 1 de febrero de 2009

WEBQUEST-A


http://www.phpwebquest.org/euskera/webquest/soporte_tabbed_w.php?id_actividad=795&id_pagina=1
orrialde web honetara sartzen autatu dudan webquesta ikusiko duzu "afrikako metxoak" deiturikoa. Bertan azltzen du:
Alfred Sauvy ekonomilari frantsesak erabili zuen Hirugarren Mundu terminoa lehen aldiz 1952an, bigarren mundu gerraren osteko deskolonizazio prozesuaren ondorioz independentzia lortu zuten herriak izendatzeko. Paralelismo estua dago Hirugarren Mundu terminoa eta Frantziako iraultzaren Hirugarren Estatuaren artean. Frantziako iraultzaren bitartez herri xeheak eragile politiko bihurtzea lortu zuen, ordurarte zeuden bi estamentuekin batera asanblea nazionalean parte hartzean; era berean, bigarren mundu gerra bukatutakoan sortu ziren bi munduez gain, lehena mendebaldeko estatu kapiltalistek osatua eta bigarrena europa ekialdeko estatu sozialistek, beste mundu desberdin bat sortzen zela adierazten zuen Hirugarren Munduak. Izan ere, botere politiko eta ekonomikoa lortzearren gerra hotza mantentzen zuten bi mundu zaharren aldean, aukera itxaropentsua eskaintzen zuen Hirugarren Munduak.
Hasieratik izan du Hirugarren Mundu terminoak esanahi sozial, politiko eta ekonomikoa baina Bandungeko Konferentzia Afroasiarrak eman zion 1955ean hasiera lerrokatu ez ziren estatuen mugimendu politikoari (EZLE). Garapenaren inguruan hainbat gai eztabaidatu baziren ere, bi izan ziren erabikirik garrantzitsuenak, alde batetik kolonialismoaren aurka borrokatzea eta bestetik, gainerako estatuen barne kontuetan ez sartzea, batez ere, lehian zebiltzan potentziei euren interes berezietan laguntzarik ez ematea.
Mugimendua, estatu sortuberrien eta bloke menderatzaileekin bat ez zetozen estatuen adierazpen politiko bihurtu zen. Mendebalde-ekialde gatazkak menderatutako mundu sisteman, Hirugarren Munduaren interesak bultzatu zituen nazioarteko koalizio moduan jardun zuten hasieran EZLEek. Nazioarteko sistema berregituratu eta garapena gutxien aurreraturiko eta estatu sortuberrien beharretara moldatzea zuten helburu. Lortu ez bazuten ere, mundu sisteman bloke berri baten sorrera legitimatu zuten baldintza politikoak sortu zituzten, Hirugarren Munduarena esaterako.
Hirugarren Mundu terminoak bloke berria osatzen zuten estatu hauei aplikatu zitzaionean lortu zuen benetako esanahia. Hiru ziren estatuok zituzten loturak: politikoa, ez lerrokatzearen aldeko erabakian oinarritua; ekonomikoa, nazioarteko sistema ekonomikoak antzeko zailtasunak jartzen baitzizkien guztiei garapena lortzeko; eta gehienek, estatuen independentzia erreala lortzeko orduan iragan kolonialaren ondorioen ezaguera.
1950etik 70eko hamarkadaren bukaerararte, antzeko arazo ekonomikoek, mendebalde-ekialde gatazkatik kanpo mantentzeko nahiak eta mundu sistema ekonomikoa berregituratzeko asmoak eman zien estatu sortuberriei bloke moduan jarduteko motibazio politikoa.
Bigarren mundu gerra bukatu zenean EB eta SESB ez ziren mundu orden berria adosteko gai izan, eta bakoitzak bere itun eta bloke sistemak jarri zituen martxan. Ez da harritzekoa beraz, ipar-hego harremanak potentzien interesen arabera manipulatuak izatea. 60ko hamarkadatik aurrera Hirugarren Mundua potentzien arteko lehiaketa leku bihurtu zen, 140 gatazka eta 20 milioi hildako baino gehiago pairatu zituelarik.
Aldi berean, gero eta gehiago ziren NBEren kide ziren estatu sortuberriak, eta honek presio tresna garrantzitsua eskaini zien lerrokatu ez ziren estatuei. Bozketa botere hori erabiliz, garapen bidean zeuden estatuek merkataritzari buruzko mundu konferentzia antolatu zuten nazio batuetan, emaitza Merkataritza eta Garapenari buruzko Nazio Batuen Konferentzia (MGNBK) izan zelarik, merkataritza garapenarekin lotzen zen lehen aldia zen. MGNBK Hirugarren Munduko estatuei kaltegarriak zitzaizkien merkataritza arauak salatu eta proposamenak egiteko plataforma bihurtu zen.
Hirugarren Munduaren blokeak arrakasta politiko ugari lortu zituen 1960 eta 1980 bitartean, horien artean 1960ko NBEren asanblea orokorraren adierazpena, non herri kolonizatu guztiek autodeterminazio nazionalerako eskubide legitimoa dutela esaten zen, edo 1964ko MGNBKren sorrera.
Iparrak jarritako zailtasunak gorabehera, aduana zergak eta Hirugarren Munduaren inportazio mugapenak murriztuko lituzkeen lehentasun komertzialen sistemaren negoziazioa hasi zen iparrarekin MGNBKn. Harrigarria bada ere, negoziazioek arrakasta izan zuten eta 1970ean bukatu ziren Lehentasun Sistema Orokorra adostu zenean.
Hirugarren Munduak nazioarteko sistema ekonomikoan erreforma sakonak egitea lortu bazuen ere, hutsegin zuen bere helburu nagusian, ez zuen sistemaren berregituraketa eta behartsuenen beharretara moldatzea lortu. Hainbat izan ziren mugimendua porrotera eraman zuten gertaerak, baina bi dira agian aipagarrienak. Blokearen kohesio ahula desagertzen joan zen barne kontraesanak indartzean 80ko hamarkadako klima politikoaren aldaketen ondorioz; aldi berean, 80ko hamarkadaren hasierako krisialdiak, mundu mailako industriaren berregituraketa prozesuak eta kanpo zorrak, Hirugarren Munduko gobernu gehienen energia politikoa agortu zuten.
Ikusi dugunez, Hirugarren Mundua atzerapenaren isla baino, ekonomia, garapena eta orohar, giza harremanak ulertzeko beste modu bat da, gehiengoaren beharrak gutxiengoaren gutizien aurretik jartzen dituena. Ingurumenaren suntsiketa, gatazka armatuak eta pobrezia ezaugarritzat dituen munduan egoera aldatzeko itxaropenik badago, Hirugarren Munduak defendatu zituen printzipioen eskutik izango da, lehenago gerra nuklearren batek edo ingurumenaren erabateko suntsiketak lur azaletik ezabatzen ez bagaitu.

No hay comentarios: