ETORKINAK

Bideo hau Youtube-tik hartu dut, hau ahutatu dut zeren eta ondo islatzen duelako nola etortzen diren etokinak pateretan (nola hailegatzen diren konstaldera): jan barik, edan barik, pertsona asko leku txikietan, garbitu barik... Egoera oso txarrean ahilegatzen dira gure konstaldeetara eta hori ahilegatzea lortzen badute, askok bidaian hiltzen direlako. Gainera, badaude emakume askok bidaia haurdun egitera arriesgatzen direnak. Pertsona hauek duten diru guztia usten dute bidai hau egiteko eta hona ailegatzen direnean horietako askoeri beraien herrietara berriro bialtzen dituzte. EGOERA HAU ALDATU BEHAR DA!!!!!!!!

http://etorkinakgauregun.blogspot.com/

Hau da slidesharen aurkitu dudan power-point-a espero dut gustatzea, behintzat niri oso interesgarria dela iruditu zait:
Etorkinak
From: ima9, 9 months ago

Etorkinak
View SlideShare presentation or Upload your own.




SlideShare Link

domingo, 1 de febrero de 2009

WEBQUEST-A


http://www.phpwebquest.org/euskera/webquest/soporte_tabbed_w.php?id_actividad=795&id_pagina=1
orrialde web honetara sartzen autatu dudan webquesta ikusiko duzu "afrikako metxoak" deiturikoa. Bertan azltzen du:
Alfred Sauvy ekonomilari frantsesak erabili zuen Hirugarren Mundu terminoa lehen aldiz 1952an, bigarren mundu gerraren osteko deskolonizazio prozesuaren ondorioz independentzia lortu zuten herriak izendatzeko. Paralelismo estua dago Hirugarren Mundu terminoa eta Frantziako iraultzaren Hirugarren Estatuaren artean. Frantziako iraultzaren bitartez herri xeheak eragile politiko bihurtzea lortu zuen, ordurarte zeuden bi estamentuekin batera asanblea nazionalean parte hartzean; era berean, bigarren mundu gerra bukatutakoan sortu ziren bi munduez gain, lehena mendebaldeko estatu kapiltalistek osatua eta bigarrena europa ekialdeko estatu sozialistek, beste mundu desberdin bat sortzen zela adierazten zuen Hirugarren Munduak. Izan ere, botere politiko eta ekonomikoa lortzearren gerra hotza mantentzen zuten bi mundu zaharren aldean, aukera itxaropentsua eskaintzen zuen Hirugarren Munduak.
Hasieratik izan du Hirugarren Mundu terminoak esanahi sozial, politiko eta ekonomikoa baina Bandungeko Konferentzia Afroasiarrak eman zion 1955ean hasiera lerrokatu ez ziren estatuen mugimendu politikoari (EZLE). Garapenaren inguruan hainbat gai eztabaidatu baziren ere, bi izan ziren erabikirik garrantzitsuenak, alde batetik kolonialismoaren aurka borrokatzea eta bestetik, gainerako estatuen barne kontuetan ez sartzea, batez ere, lehian zebiltzan potentziei euren interes berezietan laguntzarik ez ematea.
Mugimendua, estatu sortuberrien eta bloke menderatzaileekin bat ez zetozen estatuen adierazpen politiko bihurtu zen. Mendebalde-ekialde gatazkak menderatutako mundu sisteman, Hirugarren Munduaren interesak bultzatu zituen nazioarteko koalizio moduan jardun zuten hasieran EZLEek. Nazioarteko sistema berregituratu eta garapena gutxien aurreraturiko eta estatu sortuberrien beharretara moldatzea zuten helburu. Lortu ez bazuten ere, mundu sisteman bloke berri baten sorrera legitimatu zuten baldintza politikoak sortu zituzten, Hirugarren Munduarena esaterako.
Hirugarren Mundu terminoak bloke berria osatzen zuten estatu hauei aplikatu zitzaionean lortu zuen benetako esanahia. Hiru ziren estatuok zituzten loturak: politikoa, ez lerrokatzearen aldeko erabakian oinarritua; ekonomikoa, nazioarteko sistema ekonomikoak antzeko zailtasunak jartzen baitzizkien guztiei garapena lortzeko; eta gehienek, estatuen independentzia erreala lortzeko orduan iragan kolonialaren ondorioen ezaguera.
1950etik 70eko hamarkadaren bukaerararte, antzeko arazo ekonomikoek, mendebalde-ekialde gatazkatik kanpo mantentzeko nahiak eta mundu sistema ekonomikoa berregituratzeko asmoak eman zien estatu sortuberriei bloke moduan jarduteko motibazio politikoa.
Bigarren mundu gerra bukatu zenean EB eta SESB ez ziren mundu orden berria adosteko gai izan, eta bakoitzak bere itun eta bloke sistemak jarri zituen martxan. Ez da harritzekoa beraz, ipar-hego harremanak potentzien interesen arabera manipulatuak izatea. 60ko hamarkadatik aurrera Hirugarren Mundua potentzien arteko lehiaketa leku bihurtu zen, 140 gatazka eta 20 milioi hildako baino gehiago pairatu zituelarik.
Aldi berean, gero eta gehiago ziren NBEren kide ziren estatu sortuberriak, eta honek presio tresna garrantzitsua eskaini zien lerrokatu ez ziren estatuei. Bozketa botere hori erabiliz, garapen bidean zeuden estatuek merkataritzari buruzko mundu konferentzia antolatu zuten nazio batuetan, emaitza Merkataritza eta Garapenari buruzko Nazio Batuen Konferentzia (MGNBK) izan zelarik, merkataritza garapenarekin lotzen zen lehen aldia zen. MGNBK Hirugarren Munduko estatuei kaltegarriak zitzaizkien merkataritza arauak salatu eta proposamenak egiteko plataforma bihurtu zen.
Hirugarren Munduaren blokeak arrakasta politiko ugari lortu zituen 1960 eta 1980 bitartean, horien artean 1960ko NBEren asanblea orokorraren adierazpena, non herri kolonizatu guztiek autodeterminazio nazionalerako eskubide legitimoa dutela esaten zen, edo 1964ko MGNBKren sorrera.
Iparrak jarritako zailtasunak gorabehera, aduana zergak eta Hirugarren Munduaren inportazio mugapenak murriztuko lituzkeen lehentasun komertzialen sistemaren negoziazioa hasi zen iparrarekin MGNBKn. Harrigarria bada ere, negoziazioek arrakasta izan zuten eta 1970ean bukatu ziren Lehentasun Sistema Orokorra adostu zenean.
Hirugarren Munduak nazioarteko sistema ekonomikoan erreforma sakonak egitea lortu bazuen ere, hutsegin zuen bere helburu nagusian, ez zuen sistemaren berregituraketa eta behartsuenen beharretara moldatzea lortu. Hainbat izan ziren mugimendua porrotera eraman zuten gertaerak, baina bi dira agian aipagarrienak. Blokearen kohesio ahula desagertzen joan zen barne kontraesanak indartzean 80ko hamarkadako klima politikoaren aldaketen ondorioz; aldi berean, 80ko hamarkadaren hasierako krisialdiak, mundu mailako industriaren berregituraketa prozesuak eta kanpo zorrak, Hirugarren Munduko gobernu gehienen energia politikoa agortu zuten.
Ikusi dugunez, Hirugarren Mundua atzerapenaren isla baino, ekonomia, garapena eta orohar, giza harremanak ulertzeko beste modu bat da, gehiengoaren beharrak gutxiengoaren gutizien aurretik jartzen dituena. Ingurumenaren suntsiketa, gatazka armatuak eta pobrezia ezaugarritzat dituen munduan egoera aldatzeko itxaropenik badago, Hirugarren Munduak defendatu zituen printzipioen eskutik izango da, lehenago gerra nuklearren batek edo ingurumenaren erabateko suntsiketak lur azaletik ezabatzen ez bagaitu.

sábado, 31 de enero de 2009

ARRAZAKERIA

Espainiako Atzerritarren Legeak eskaintzen duen aterkiaren babesean arrazakeriak eta jarrera xenofoboek indarra hartu dute Espainiako zenbait lurraldetan. Administrazioak gehiago mugatu zuen arautegia 2003. urtean, eskubideak murriztuz eta etorkizun oparoagoaren atzetik dabiltzan atzerritarrei «apartheid juridikoa» ezarriz. Horixe da SOS Arrazakeria taldeak kaleratu berri duen urteko txostenean nabarmen ageri den errealitatea.
Arrazakeriaren kontrakoek urtero kaleratzen dute immigrazioaren gaineko azterketa sakona. Azken txostena, 2003. urteari dagokiona, atzo bertan ezagutarazi zuten hainbat hiritan egindako agerraldietan. Euren ustez, Atzerritarren Legeak «porrot» egin du, «immigrazioa arautzeko egina izan zen legearentzat erabateko porrota delako milioi bat herritar egoera irregularrean bizi direla egiaztatzea». Agustin Unzurrunzaga SOS Arrazakeriaren bozeramailearena da horren adierazpen biribila.Elkartea duela bederatzi urte hasi zen txostenak egiten. Oraingoan, arrazakeriaren aztarnak gertakari zehatzekin agerian uzteaz gainera, «salaketa baino haratago joan nahi izan dugu, arazoa gainditzeko herritarrei berehalako esku-hartzea eskatuta».Txostenean Atzerritarren Legearen eraginpean bizi diren lurraldeetan jazotakoa aztertzen da, eta ez bereziki Araban, Bizkaian, Gipuzkoan edo Nafarroan gertatutakoak. Hala ere, hor ere arrazakeriaren zenbait adierazle nabarmen ageri direla aitortu zuen Unzurrunzagak. Europako mugak itxirik
Europako Batasunak hartutako hainbat erabaki txarresten ditu SOS Arrazakeriak hasteko, «mugak zarratzeko herrialde guztiak ados jarri badira ere, ez dutelako berdin egin herritar atzerritarrei eskubideak onartzerakoan».
Elkarteak ijitoekin gertatzen ari dena ere nabarmendu du txostenean. Gaur egun gizatalde horren aurkako eraso zuzenik ematen ez bada ere, «ez behintzat ageri-agerian, zabarkeriagatik nozitzen dituzten bizi-baldintzak arrazakeriaren adinakoak» direla egiaztatu dute.Atzerritarren Legea ez da EBtik etorri ez direnei ipinitako legezko traba bakarra. Txostenean salatzen dutenez, legeari egin zitzaizkion azkeneko aldaketen ondoren Espainiako Gobernuak iaz Zigor Kodea aldatu eta etxeko indarkeria, herritarren segurtasun gabezia eta etorkinen gizarteratzeari buruzko neurrien legea onartu zuen.Txostenean, gainera, egoera irregularrean bizi diren atzerritarren kopuruak eta bizi-baldintzak aipatzen dituzte, bai eta adingabeekin gertatzen diren gehiegikeriak ere. Gizarte eskubideetan izan diren urraketak aipatzerakoan, bestalde, hainbat errealitate aipatu eta kasu zehatzak erakusten dituzte: esaterako, Nafarroan Atarrabiako Udalak babes ofizialeko etxebizitzak banatzerakoan egindakoa.Agintarien jokabideak zuzenean eragiten bide du herritarren portaeretan: «Immigrazioaren gaineko ikuspegi kezkagarriek inpunitate giroa sortzen dute, arrazakeriagatik egindako erasoei bidea egiten diena», azpimarratu zuten SOS Arrazakeriakoek.Horren adibide dira hainbat lekutan jazo diren erasoak. Madrilgo atentatuaren ostean, batez ere, baina baita haren aurretik ere. Iazko udal hauteskundeetan «zenbait udalerritan meskiten aurkako aitzakian aurkeztu ziren zerrendak» ipini zituzten horren erakusgarri.
«PSOEk asmatu zuen legea»
Xenofobiaren sustraiak errotu ez daitezen, neurri zehatzak behar direla uste dute SOS Arrazakeriako kideek. Horregatik hamar eskaera zehatz egin dizkio Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidenteari, «ondo dakigun arren PSOE bera izan zela Atzerritarren Legea asmatu zuena, eta bere adostasun osoarekin hartu direla Espainian aspaldian hartu diren neurri murrizgarri guztiak». «Egoera oso latza dela egiaztatu arren, uste dugulako une honetan aukerak badaudela gauzak errotik aldatzeko», esan zuten. «Neurriok oinarri-oinarrizkoak badira ere, guk argi daukatu alferrik dela ezer eskatzea, ezer egitea, aldez aurretik ez bada indarrik gabe uzten Atzerritarren Legea. Hortaz, horixe litzateke gure lehenengo eskaera: bertan behera uztea behingoz arrazakeriaren eta xenofobiaren sustraia den araudia», gehitu zuen Unzurrunzagak.

Informazioa:http://209.85.129.132/search?q=cache:CvXtAtO78MoJ:www.berria.info/paperekoa/harian/2004-04-22/002/023/lege_info.htm+arrazakeriaren+egoera&hl=es&ct=clnk&cd=1&gl=es

miércoles, 28 de enero de 2009

SAN FRANCISCO AUZOA ERREFERENTE GISA

Garai batean Bizkaia beste norabait joateko pasabidea zen etorkinentzat; beste batzuk, aldiz, hemen geratzen ziren, adibidez, marokkoar eta senegaldar dezente, eta gauzak dendetan edo kalean saltzetik bizi ziren, zenbaitetan emaztearekin eta seme-alaba koskortuen laguntzarekin; ezagutu ditugu etxeko lanetan edota sexu-industrian aritzen ziren emakume latinoamerikarrak. Etorkin batzuk aldi baterako etortzen ziren BEROTEGI: Invernadero.">berotegietan lan egitera (piperra jasotzeko garaian, adibidez), edo Bizkaitik kanpora joaten ziren (Aragoira, Kataluniara, Almeriara). Baziren, papera edo arropa erabilia biltzen, propaganda banatzen, edo La Farola saltzen jarduten zutenak. Gaur egun, askoz ere etorkin gehiago daude gure artean, ze areagotu egin da eskaintza laborala sektore berrietan eta bertakoek hain baldintza txarretan nahi ez dituzten lanetan. Marinel senegaldar asko daude gure kostako herrietan, adibidez. Beste asko ERAIKUNTZA: Construcción.">eraikuntzan aritzen dira, baso-lanetan; fabriketan (kautxua, arraina, haragia saltzeko prestatzen) edo supermerkatuetan (Mercabilbao, Eroski). Beste asko igeltserotzan aritzen dira, edo maila apaleko droga-trafikoan, elektrizitatean, ITURGINTZA: Fontanería.">iturgintzan, okindegietan, gozotegietan, ZURGINTZA: Carpintería.">zurgintzan, itzultzaile-lanetan, hizkuntzak edo dantzak irakasten, LORAZAINTZA: Jardinería.">lorazaintzan edo musikari gisa. Etorkin askok ofizioz aldatu behar izan dute, LANBIDE: Profesión.">lanbideko eskarmentua aitortzen ez zaielako edo jendeak gai diren zalantzan jartzen dutelako. Badaude abokatuak, gizaseme nahiz emakume, zaharrak zaintzen aritzen direnak, klinikako laguntzaileakJOSKINTZA: Labor de costura."> joskintzan; edo mekanikariak, irakasleak edo informatika-teknikariak azoka txikietan gauzak saltzen. Emakumerik gehienak etxeko lanetarako hartzen dituzte, haurrak edo zaharrak zaintzeko, klinika edo eritegi pribatuetan, tabernetan edo klubetan. Beste hainbat beren etxeko lanetan aritzen dira, eta badira beste zenbait alorretako ofizioetan saiatzen direnak ere: irakasle, pintore, jostun eta sukaldari gisa. Lan horiek ez baitira hain agerian ikusten, iruditzen zaigu gutxi direla emakume etorkinak edo ez dutela lanik egiten. Bestalde, emakume asko prest daude nolabaiteko egoeran ere lan egiteko, jaioterrian dauden haurrei eta familiakoei lagundu behar izaten dietelako, edo zorrak ezinbestean KITATU: Liquidar, saldar.">kitatu behar dituztelako. Egoera hori aprobetxatuz, bertako partikular askok PROPORTZIO: Aukera. Ocasión.">proportzio ezin hobea dute emakume horien lanaz baliatzeko: haurrak edo zaharrak zaintzeko, etxeko garbiketak egiteko, askotan ia MIRABE: Siervo/a, esclavo/a.">mirabe eta esklabo gisa. 'Etxekoandreak hogeita hamar... hogeita hamar mila ematen zidan, eta nik edozein lan egin behar: etxea garbitzea, haurrak zaintzea, dendan... zortzi orduz egunero', dio Fatima angolarrak. Etorkinik gehienek ALDIAN-ALDIAN: Periódicamente.">aldian-aldian dirua bidali behar izaten diete familiakoei, nahiz eta berak ia ezer gabe geratu. Hala ere dirua gauza askotan joaten zaie: dokumentazio-gestioetan (abokatuak, ZERGA: Impuesto.">zergak, jaioterrira eskatzen dituzten dokumentuak, gestioak burutzeko bidaiak...). 'Lan asko egin behar izaten dut paperen kontua konpontzeko bakarrik, eta zergak ordaintzeko. Paperik ez nuenean ez nuen halako arazorik...' dio Marokkoko Abdurrahimek. Etorkinen beste gastu gehigarriak aipatu behar dira: etxea errentan hartzeko AURREZ JARRI: Poner por adelantado.">aurrez jarri behar den dirua, telefonoa jartzeko eskaera, osasun publikoaz baliatzeko aukerarik ez dutelako aseguru pribatua ordaintzea, abokatuen eta polizia batzuen IRUZUR: Fraude.">iruzurrak eta lapurretak, eta abar. Horrekin guztiarekin sentitzen duten EZINTASUN: Impotencia.">ezintasuna ikaragarria da. Askok ezinbestean lanez aldatu behar izaten zuten, eta zenbait BOLADA: Temporada.">boladatan lanik gabe geratu dira. Litekeena garai batzuetan kontraturik gabe lana egin izana, hitzarmen-aukerarik ez zutelako edo diru gehiago irabaztearren nahiago izan zutelako; beste aldi batean kontratu eta guzti aritu izan dira lanean. Etorkinek nahi dutena da edozein hiritarren moduan jardutea. Baina, ohartuta daude Atzerritartasun Legeak eta gobernuek (zentralak, autonomikoek eta udalekoek) erakusten duten planteamendu diskriminatzaileak ERAGOTZI: Impedir.">eragotzi egiten dietela eskubide horienAITORPEN: Reconocimiento."> aitorpena, eta sindikaturen batean sartzeko eskubidea. 'Guk kotizatu egiten dugu, gizarte honi lagundu egiten diogu, beraz eskubidea dugu zerbitzuak eta BIDEZKO: Justo, legítimo.">bidezko jokaerak baliatzeko ere' dio Jalid marokkoarrak. Ezin diete arazo laboral askori negoziazioaren bidez heldu, ez baitute indarrik. Erabaki beharra dute: onartzen dituzte proposatzen zaizkien baldintzak edo ezer gabe kalera. Horregatik, jende askok, gaixorik egonik ere, lanean jarraitzen du, isil-isilik egon behar ISEKA: Burla.">isekak eta IRAIN: Injuria.">irainak jasota ere, sarri ez du oporraldirik izaten edo ORDAINSARI: Paga.">ordainsari estrarik ikusten. Sektore batzuetan, batez ere herrialde edo eskualde jakin bateko etorkinak egiten dute lan, sare laboral batzuen bidez hasten baitira lanean: senegaldarrak itsasoan, emakume latinoamerikarrak etxe partikularretan, emakume brasildarrak, kolonbiarrak, ekuatoreginearrak eta nigeriarrak klubetan, ekuadortarrak basoan, txinatarrak, marokkoarrak eta senegaldarrak salerosketan. Bi lan deigarri aipa daitezke Bilboko San Frantzisko auzoan: LEGEZ KONTRAKO: Ilegal.">legez kontrako droga-trafikoa eta salerosketak, dendaren batean edo kalean. San Frantziskon ijito ez zirenak hasi ziren trafiko-kontuan; gero, ijitoek jarraitu zuten, eta denbora asko ez dela etorkin atzerritarrak sartu dira horretan. Batzuek badituzte lan hori ezagutzen dutenHERRIKIDE: Paisano/a."> herrikideak; beste batzuek ez, dokumentaziorik ere ez dute, edo hori egin beste erremediorik ere ez. Denak ez dira maila berdinean sartzen: batzuk BITARTEKO: Intermediario.">bitartekoak dira eta neurri txikian aritzen dira, beste batzuk kopuru handiagoetan. Etorkin batzuk kokainaren eta heroinaren mendean daude, askotan kalean egiten dute lo, batez ere aspaldi Magreb-tik etorriak; gutxiago dira afrikar beltzak, nahiz eta ugaritzen ari diren. Lehenengo dendak bi afrikarrek (senegaldarra eta marokkoarra) 90.ean zabaldu zituzten San Frantziskon. 92. urtean ireki zen hirugarrena, gainontzekoak geroztik jarri dira martxan. Ugaritu egin dira dendak, batez ere azken zazpi urte hauetan, etorkinak ugaltzen joan direnHEINEAN: A medida que."> heinean, lokalen prezioek behera egiten dutelako eta lehengo denda batzuk itxi direlako. Etorkin asko kalean hasi ziren gauzak saltzen, gero AZOKA TXIKI: Mercadillo.">azoka txikietan salmenta-postuak lortu zituzten eta zenbait SALGAI: Mercancía.">salgairekin proba egin:IMITAZIOZKO BITXIAK: Bisutería."> imitaziozko bitxiak, poltsak, arropa, alfonbrak, telefonoak, harategi musulmanak, tabernak... Etorkin horiei urteetan barrena beste salerosle asko GEHITU: Añadir.">gehitu zaizkie: ekuatoreginearrak, angolarrak, nigeriarrak, txinatarrak, hinduak, jaioterrikoJATEN-SALTZAILE: Vendedor de comida."> jaten-saltzaileak, Todo a Cien, musika-dendak, ile-apaindegi afrikarrak... Bezerorik gehienak etorkinak berak dira, nahiz eta bertakoak gero eta gehiago joaten diren. Askotan gertatu ohi da, poliziako funtzionarioren bat kalean saltzen ari den bati, atxilotzeko edo itauntzeko momentuan, esku artean zuen dirua edo salgairen batzuk harrapatzea. (Gogora dezagun norbaitek lana legez kanpo egiteak ez diela funtzionario publikoei hari ezer kentzeko edo ebasteko eskubiderik ematen). Era honetako lapurreta batzuk salatuak izan dira. Baina, beste asko gordean geratu dira, isilpean, polizien mendekuen edo kanpora bidaliko dituzten beldurrez, edo behar bezalako dokumentaziorik ez dutelako. Ohikoak eta normalak dira familiako negozioak edo herrikideen artekoak. Esan behar da asko laguntzen diotela elkarri; azoka txikietako postuak elkarren artean banatzen dituzte, etorri berriari kalean saltzen laguntzen diote; ohea errentan eskaintzen diote edo lekutxo bat ohean, edo ostatu-gastuak elkarrekin ordaintzen dituzte, jatekoa ziurtatzen diote etorri berriari, eta ostatua, dirua irabazteko modurik ez duen bitartean. 'Guk lagundu egiten diogu etorri berriari, lotarako tokia eskaintzen diogu, bere kontura jartzeko gauza ez den bitartean...' dio Ousman senegaldarrak. Etorkinak saltzaileak ziren jaioterrian ere, ijitoen artean gertatzen den bezala. Beste batzuek prestakuntza profesionalarekin, teknikoarekin eta unibertsitarioarekin etorri dira jaioterritik, baina dokumentazioa legeztatuta ez dutenez, eta gobernuek ezartzen dituzten eragozpenak handiak baitira, ezin izaten dute beren lanbidean jardun.

Informazioa: http://www.ikasbil.net/jetspeed/portal/media-type/html/language/eu/user/anon/page/materialdidacticodetalle;jsessionid=A3500C208283AD3D7F463FB162D5152D?gid=108531

martes, 20 de enero de 2009

KLASEKO BATEN BLOG-A

http://etorkinak-igonesierra.blogspot.com/










Ni Igoneren blog-a hartu dut, berak ere etorkinei buruzko blog-a egin duelako. Oso ondo garatu duela blog iruditzen zait artikuluak oso ondo azalduta daude eta oso interesgarriak dira, baita etorkinei buruzko gai asko ikutzen ditu (top manta, paperik gabeko etrokinak, paterak...). videoak eta jarri dituen argazkiak ere ondo daude.

KLASEKO BATEN BLOG-A

http://etor/kin.blogspot.com/










Aukeratu dudan beste blog-a Alazne Lejarazurena izan da. Blog hau oso landua dago artikuluen aldeteik zein sartu behar ziren gauzen aldetik, gauza asko sartu ditu sartzea beharrezkoak ez zirenak. Egin duten power-point-a oso ondo dago eta oso garatuta, baita web Quest-a, videoak, argazkiak... ikusten da gogotsu hartu duela lana eta ordu asko eman dituela glob-a egiten.
Beste alde batetik, artikuluak ere gai ugari ikutzen dituzte (umeak eskolan, etorkinen egoera...) testu oso luzeak eta oso zakonak idatzi ditu.

Slideshare

Web horri honetan sartzen bazarie egin dudan eta slidesharera igo dudan power-point-a egin ahalko duzue:
http://www.slideshare.net/my-slideshows

viernes, 16 de enero de 2009

FACEBOOK

Hona hemen Facebook-an jarri ditudan zenbait argazki, espero dut gustatzea:
http://www.facebook.com/album.php?aid=2004414&id=1166305400&saved

domingo, 11 de enero de 2009

YOUTUBE JARRI DODAN VIDEOA

IZENA: butterfly
URL:http://es.youtube.com/watch?v=XyQQWllMkDk
KODEA:

Hau da Youtube-n jarridudan bideoa, badakit ez duela zer ikusirik hautatu dudan gaiarekin baina ez neukan beste video bat eta behartuta ikusi nahiz bideo hau youtubera igotzera.

NIRE IRITZIA

Amaitzeko gai honetaz dudan iritzia emango dut. Nire ustez, pertsona hauek lagundu behar ditugu ez dagoelako eskubiderik bizi diren moduan bizitzeko. Horregaitik beraien herrian dituzten arazoak konpontzen lagundu beharko genieke, pertsona hauek beraien lurraldea usten behartuta ez egoteko. Badakit esaten dudana oso zaila dela egitea, baina gu bez ez dugu ezer egiten pertsona hauen egoera aldatzeko eta behintzat pertsona guztiak hauengatik zeozer egingo bagenu pertsona hauen egoera pixkanaka-pixkanaka hobetzen joango ginateke.
Beste alde batetik, hemen dauden etorkinak lagundu ahal izateko, lehenengo auzo marginalekin amaitu beharko genuke. Auzo hauetan ez daude bakarrik etorkinak, auzo hauetan gure gizarteak ez nahi dituzten pertsona guztiak daude, hau da, marginalak (drogadiktoak, prostitutak, gutxiengo etnikoak...). Pertsona hauek auzo horietan marginatzen ez da lortzen ezer, zeren eta horrela pertsona horiek ez dira inoiz gizarteratuko beraien auzoan ondo sentitzen direlako eta ez nahi dutelako hortik atera bestela jendea beraietaz desfiatzen dutelako edo beldur dietelako.
Ni bakarrik espero dut egoera honek pizkanaka-pizkanaka hobera joatea.

miércoles, 7 de enero de 2009

PISU PATERAK

PP-k salatu egin du Bilbo Zaharrean ehundaka etorkin lonjetan bizi direla. Udaletxeak bakarra aurkitu du
Lonjak, behe solairuak eta merkatal lokalak, etorkinen bizitoki eredu berri bilakatu da azken hilabeteetan. 30 eta 100m2 bitartekoak dira lokal hauek eta bertan 15-25 etorkin inguru bizi ohi dira oso bizi baldintza kaxkarretan.
Udaletxeak bakarra aurkitu du, Cantalojas kalearen lehenengo zenbakian. Lehen, taberna txiki bat zen lokal honetan, orain, auzokide baten hitzen arabera "12 bat kide dituen afrikar familia baten etxea da. Hirugarren munduko bizi baldintzak dituzte, lotsagarria da".
Egitate hau larritzen ari den bitartean, "pisu pateren" arazoa konpondu barik dirau. Bilboko auzokide elkarteak aditzera eman duenaren arabera, "pisu hauetan etorkinak abereen modura bizi dira eta agintariak ez diete jaramonik egiten. Etorkin batzuek, 300 euro ordaindu behar dituzte pisu hauetan logela bat alokatzekotan. Udal Gobernuaren kide den Basagoiti jaunak adierazi " %15ean garestitu dira lonjak azken urtean. eta egoera honi etekinak ateratzeko xedearekin, etorkinen egoeraz baliatzen diren pertsonak gero eta gehiago dira". Honetaz gain, Basagoitik, Gobernuari, arazoa ezabatzeko beharrezkoak diren neurriak jartzeko eskaera egin dio.

Ez dago eskubiderik petsona hauek horrela bizitzera behartuta ikustea. Alokairu altua eta etxe txikia izateaz aparte ere, honelako etxe askotan lo egiteko txandak egiten dituzte, bakoitzak ordu batzuk ditu lo egiteko eta ortik aparte egun ososa non egoteko bizitza bilatu behar du. Gobernuak hau gehiago kontrolatu beharko zuen eta pertsona hauen egoera ahal den neurrian pizka bat hoberatu edo zeozertan lagundu.

Informazioa hemen lortu dut:http://berriemaile.blogspot.com/2006/11/lonja-paterak.html



sábado, 3 de enero de 2009

Etorkinak euskara ikasten lagundu


Eusko Jaurlaritzaren Aisa programan 1.788 etorkin hasi dira euskara ikasten azken lau urteetan Etorkinek euskaraz ikasteko eta euskal kulturan murgiltzeko helburuz sortu zen Aisa programa, eta orain hitzarmena berritu dute Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Gizarte Gaietarako Sailak eta HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak. Akordioaren arabera, HABEk 70.000 euro jarriko ditu aurten, eta Eusko Jaurlaritzako Immigrazio Zuzendaritzak beste 70.000 euro; Aisa programak 140.000 euro jasoko ditu, hortaz, martxan den ikasturtean. Aurreko urteetan 120.000 euro jaso ditu etorkinak euskalduntzeko programak, HABEk eta Immigrazio Zuzendaritzak 60.000 eurona jarri izan dituztelako, urtero. Euskaraz ikasteko etorkinen eskaria handitzen ari dela adierazi dute Aisa programaren arduradunek.
«Programa horrekiko gure konpromisoa indartzea erabaki dugu, aurrekontua handituz», jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietarako sailburu Javier Madrazok. Hitzarmena berritu eta hiru urteko lanaren balantzea egin zuten atzo Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Miren Azkaratek eta Madrazok. «Badakigu bidea hau dela: euskararako eta euskal kulturarako bidea erraztea etorkin helduei», adierazi du Azkaratek.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoara bizitzera iristen diren kanpotarrei «bi hizkuntzatan adierazten den kultura bat duen herri batera etorri direla adierazteko» sortu zen, 2005eko abenduan, Aisa programa, Azkarateren esanetan. Programaren helburua zen «bai erdaraz, bai euskaraz adierazten den kultura horretara eta bi hizkuntza hauetara hurreratzeko erraztasunak ematea». Horretarako, euskaltegiek eman ohi dituzten ikastaroetara sartu aurretik, etorkinentzako «girotze edo prestatze ikastaroak» izateko asmoz sortu ziren Aisa programako ikastaroak, eta helburua bete dute, Azkarateren ustez.
Etorkinek euskaraz ikasteko ikasmateriala prestatzen hasi zen HABE 2003an, eta hurrengo urtean lehen probak egin zituzten. Bederatzi ikastaro antolatu zituzten, 100 ikaslerekin. Probak ontzat emanda, 2005eko abenduan abiatu zituzten Aisa ikastaroak. Urte hartan 32 talde izan ziren, 325 ikaslerekin. 2006an, 27 ikastaro eta 353 ikaslek eman zuten izena. 2007an gora egin zuen eskariak, eta 45 ikastaro eta 418 ikasle izan ziren. Iaz, 49 ikastaro egin ziren, eta ikasle kopurua ere handitu zen: 582 izan ziren. Lehen ikastarotik, hortaz, 1.788 etorkinek izen eman dute ikastaroetan.
Gehienak amerikarrak dira
Iaz Aisa ikastaroetan izen eman zuten gehienak amerikarrak izan ziren: %65. «Batez ere Erdialdeko Amerikakoak eta Hego Amerikakoak dira», Azkarateren arabera. Gainerakoen artean, %15 europarrak dira, Europa erdialdekoak batik bat, baina asko portugesak direla jakinarazi dute. Beste %15 afrikarrak dira, magrebtarrak gehienbat. Guztira, 54 herrialdetako ikasleak daude Aisa ikastaroetan.
Etorkinen artean, gaztelaniaz ez dakitenek hizkuntza hori ikasteko joera dute, euskara ikasi baino lehen. Madrazok nabarmendu du Aisako ikasleen %65ek badakitela gaztelaniaz. Baina aipagarri deritzo hirutik batek ez dakiela gaztelaniaz eta, hala ere, euskara ikasteari ekin diola Aisa ikastaroetan.
Ez dago jakiterik Aisa programako ikastaroak amaitzen dituzten ikasleetatik zenbatek jarraitzen duten euskaltegian, ohiko ikastaroren bat egiten. Etorkinak asko mugitzen dira herri batetik bestera, HABEko zuzendari Joseba Erkiziaren esanetan: «Oso zaila da datu zehatza jakitea». Hala ere, euskaltegien sare orokorrean, 2001etik, etorkinen kopurua hirukoiztu egin dela nabarmendu du Erkiziak. 2001-02ko ikasturtean 476 etorkin zeuden euskaltegietan euskara ikasten. 2008-09ko ikasturtean 1.600 izango dira.
Kultura Sailak, HABEren bidez, laguntzen duen arren, Immigraziorako Euskal Planaren barruan kokatzen da Aisa programa. «Gure hizkuntza jakitea faktore garrantzitsua da Euskadin erroldatuta dauden etorkinak integratzeko», Madrazoren esanetan. Aisa programaren balioa nabarmendu du Madrazok, baina kanpotarren jatorrizko hizkuntzak gorde behar direla ohartarazi du: «Gure jatorrizko hizkuntzak, euskara eta gaztelania, ezagutzea bezain garrantzitsua da beren jatorrizko hizkuntza eta kultura ez galtzea». Horretarako, Gizarte Gaietarako Sailak eta Immigrazio Zuzendaritzak hainbat programa eta ekimen sustatzen dituztela jakinarazi du sailburuak.
Aisa ikastaroetan 60 orduko bi modulu ematen dira: Aisa 1 eta Aisa 2. Taldeak osatzeko, gutxienez 6 lagun behar dira, eta gehienez 18. Baldintza bakarra da etorkin helduak izatea; udalek edo euskaltegiek eska dezakete ikastaroak antolatzeko.


viernes, 2 de enero de 2009

EUSKADIN ATZERRIKO GAZTEEN KOPURUA BIKOIZTU DA

Hau da 15 eta 29 urte bitarteko etorkinen artean sarrien aurki daitekeen profil: mutila, 25 eta 29 urte bitartekoa eta Amerikatik etorria
Euskadin erroldatuta dauden atzerriko biztanle gazteak 24.333 dira, 2005eko urtarrilaren 1eko Biztanleen Udal Erroldaren datuen arabera. Datu horiek 2001eko erroldakoekin alderatuz gero, etorkin gazteen kopurua bikoiztu egin dela egiazta daiteke
Gazte etorkinak Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko biztanleen % 6 dira. Etorkin gazteen artean, mutilak pitin bat ugariago dira neskak baino (% 50,6 eta % 49,4, hurrenez hurren)
Gazte etorkinak hiru lurralde historikoetan banatuta dauden moduari bagagozkio, erdia baino gehiago (% 51) Bizkaian bizi direla antzeman daiteke; Gipuzkoan % 28,7; eta Araban % 20,3
Araban etorkin gazteak 15 eta 29 urte bitarteko biztanleen % 8 dira; Bizkaian eta Gipuzkoan, % 6 inguru. Neska etorkinak Bizkaian ugariago direla baiezta daiteke, mutilen kopuruarekin konparatuta


2005eko datuek aditzera ematen duten bezala, etorkin gazteak adin-talde altuenetan pilatzen dira. Izan ere, gazteen erdiak 25 eta 29 urte bitartekoak dira; % 32,4 20 eta 24 urte bitartekoak; eta % 16,9 15 eta 19 urte bitartekoak. Egoera hori berori hiru lurralde historikoetan antzeman daiteke


2001eko zentsuko datuek diotenez, Amerikatik datozen etorkinen kopuruak gora egin du. 2005ean egoera horrek horrela dirau eta, izatez, gazte etorkin gehienak Amerikakoak dira. Horrenbestez, Euskadin, gazte etorkinen erdiak jatorriz amerikarrak dira; % 23,1 europarrak; eta % 20,7 afrikarrak

Sexuak eta jatorrizko kontinenteak aztertuz gero, Europatik, Asiatik eta Afrikatik datozen etorkin gazte gehienak gizonezkoak dira, baina aldeak hauteman ditzakegu: afrikarren artean, mutilak % 70,6 dira; asiarren artean, % 63; eta europarren artean, aldiz, % 53,2. Aitzitik, Amerikatik datozen etorkin gazteen % 60 neskak dira
Gazte etorkinen jatorriaren banaketa, lurralde historikoei dagokienez, antzekoa da Euskadi osoan, Bizkaian eta Gipuzkoan. Araban, aldiz, Afrikatik datozenak bigarren etorkin talde nagusia dira (% 31)




domingo, 28 de diciembre de 2008

EMAKUME ETORKINAK


Emakume etorkinetaz hitz egitera noa orain, honek munduko hainbat tokitatik datoz.
Prozesu hau luzea, gogorra eta zaila da, eta emakume bakoitzarengandik exigentzia handiak eskatzen ditu egoera ezberdinei aurre egiteko.
horietako askok seme-alabak dituzte eta beraiengatik hurrun bizitzen daude. Hortaz, etengabe lanean ari dira egunen batean haien senideekin biltzeko amesten duten bitartean.
Azken urteotan, esan beharra dago etorkin hauen presentzia, giza euskarri garrantzitsua dela; hainbat etxetan egiten baitute lan, bai garbiketan, bai nagusien zainketan eta bai haurren zainketan. Hortik atera dezakegu, emakume immigrante gehienek etxeetan lan egiten dutela eta hau, sozialki desbalorizatua dago.
Datuen arabera, emakume hauetako askok goi mailako ikasketak dituzte; (zuzenbidea, ingenieritza, kazetaritza, medizina, psikologia, artea, hezitzaileak, erizainak, itzultzaileak…)
Amaitzeko, gogotan hartzekoa da egoera hau gizon askok ere jasaten duela


sábado, 27 de diciembre de 2008

ETORKINAK HEZKUNTZA ARLOAN

EAEn urtero 2.500 ikasle etorkin inguru hasten dira ikastolan. Halere, batez besteko handiena Nafarroan ematen da: han 10 ikasletik bat etorkina da. Jatorri, kultura eta hizkuntza ezberdinetatik datozen haur eta gazte horien integrazioa erronka bilakatu da hezkuntza sistemarentzat, hizkuntz ereduak tarteko. Ikasle etorkinen etengabeko hazkundeak baliabide eta jarrera berriak eskatzen ditu. Hezkuntza sistema osatzen duten arlo ezberdinak horretaz jabetuta azaltzen dira, eta pausoak ere eman dira baliabide eta jarrera berri horiek bideratze aldera. Esate baterako, Eusko Jaurlaritzak orain dela bi urte jarri zuen martxan Ikasle Etorkinak Artatzeko Programa, atzerritik datozen ikasleei hemengo ikastetxeetara moldatzeko erraztasunak eman nahian. Errefortzu eskolak izan ohi dira horretarako bide nagusia.

Informazioa: http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1158230128

viernes, 26 de diciembre de 2008

ETORKINEN BANAKETA ESPAINIAN ZEHAR


Etorkinak Espainian olan banantzen dira:
 Marrokoak: Katalunian eta Valentzian kokatzen dira batez ere (%19).
 Ekuatortarrak eta Bolibianoak: Asturias eta Euskal Herrian kokatzen dira batz ere (%1,1).
 Asiakoak: Castilla Leonen kokatzen dira batez ere.
 Alemanak: Kanariar eta Balear irletan kokatzen batez ere.
 Portugesak: Galizian eta Extremaduran batez ere.
Informazioa: Inmigrazioari buruz kongresu batetatik atera dut.

jueves, 11 de diciembre de 2008

MAPA KONTZEPTUALA












Alejandro Martinez Gonzalez-ek idatzitako “El educador Social en la Sociedad de la informacion” artikulotik egin dudan mapa kontzeptuala da. Bertan esaten du, munduan bizigaren jende guztiaren artean erdiak baino gehiago ez du aukera informaziorako eta komunikaziorako teknologiak (TIC) erabiltzeko aukerarik.
Alejandrok esaten du testu honetan gaur egungo gizartean oso importantea direla teknologia berriak eta erabiltzen ez dakitenak behartuta ikusten ari dira ikastera, batez ere lanbideetan gero eta gehiago erabiltzen direlako, batez ere ordenagailuak.
Informaziorako gizarte berri honetan gizarte hezitzaileek, TIC-ek sortzen dituzten arazoei aurre egin behar diete eta ondo erabiltzera behartuta ikusi dira batez ere drisminazioa, arrazakeriarekin... lanean egoteko eta horiei buruzko gauzak antolatu ahal izateko. Saiatu behar dira aldatzen, hezkuntza arloan errestasunak emateko: ikastetxetako hezkuntza hobetu, partehartzea suspertu, ezagutza garatzea... ekintza eta interbentzio sozialerako tresna bihurtzen.

jueves, 20 de noviembre de 2008

BERAIEN HERRIETATIK JOATEAREN HELBURUA: LANA.

Etorkinak, turista gisa iristen dira Euskal Herrira eta kasurik onenean familiako, lagun edo ezagun batek hartzen ditu etxean. Ahalegin guztia lanpostu bat aurkitzen jarriko dute orduan, jateko eta etxebizitza edo logela alokatzeko aukera izateko. Era irregularrean egoteko fasea gainditu egin behar dute (turista batek ezin du lanik egin). Azken helburua erresidentzia baimena lortzea da, gelditzeko eta bertako edozein langileren baldintza berberetan kontratua izateko eskubidea ematen baitio horrek. Baina, horretarako, kontratua egingo dien norbait aurkitu behar dute eta pertsona hori (egoera irregularrean dagoen edozein etorkinentzat hain estrategikoa dena) bere jagole bihurtuko da, bertan geratzeko aitzakia eskainiko diolako, lanpostu bat betetzea hain zuzen. Baina etorkina ez da langile normal bat. Ez da langile libre bat, edozein lanbidetan jardun dezakeena edo lekuz aldatu daitekeena. Etorkina, bertako langileak ez bezala, Atzerritarren Legearen menpe dago, eta lege horrek bere lanarekiko erlazio osoa baldintzatzen du, era gogor batean eta denbora luzean zehar. Lehenengo eta behin, langile etorkinak ez du lanean jarduteko eskubiderik, nahiz eta lan eskaintza tinko bat eduki, nahiz eta merkatuak lana eskaini. Estatuak onartu behar dio eskubide hori. Estatua da lanerako baimentzen duena eta, baimentzen duen bezalaxe, baimena ken diezaiokeena. Eskubide hori, lan-baimen eta erresidentzia-baimen baten bitartez gauzatzen da. Bigarren, langile etorkinak ez du berak aukeratutako lanbideetan edo merkatuak eskaintzen dizkion lanbideetan jarduteko eskubiderik. Eskubide hori erabat mugatua dauka, batez ere eta bereziki lehenengo lan baimena eskatzerakoan eta bere iraunaldian. Lehentasun nazionalaren printzipioaren arabera, nazionalitate espainola duten langileek libre uzten dituzten lanbideetan jarduteko eskubidea edukiko du soilik lehenengo lan baimenarekin. Horretarako, lan baimena eskatu aurretik, INEMak agiri bat eman behar dio lana eskaintzen dion enpresariari, lanbide hori betetzeko nazionalitate espainola duen langilerik ez dagoela egiaztatuz. Bestalde, lehenengo lan baimena geografikoki eta profesionalki mugatua dago. Adibidez, Gipuzkoan lortzen bada, Gipuzkoan aritzeko da, ez beste inon. Nekazaritzarako baldin bada, ezingo du ostalaritzara aldatu... Beraz, langile etorkinak, euren lan egoera normalizatzeko, denbora luzez lan kaskarretan jardutera behartuta daude, esplotazio maila handia pairatzen dutelarik.