ETORKINAK

Bideo hau Youtube-tik hartu dut, hau ahutatu dut zeren eta ondo islatzen duelako nola etortzen diren etokinak pateretan (nola hailegatzen diren konstaldera): jan barik, edan barik, pertsona asko leku txikietan, garbitu barik... Egoera oso txarrean ahilegatzen dira gure konstaldeetara eta hori ahilegatzea lortzen badute, askok bidaian hiltzen direlako. Gainera, badaude emakume askok bidaia haurdun egitera arriesgatzen direnak. Pertsona hauek duten diru guztia usten dute bidai hau egiteko eta hona ailegatzen direnean horietako askoeri beraien herrietara berriro bialtzen dituzte. EGOERA HAU ALDATU BEHAR DA!!!!!!!!

http://etorkinakgauregun.blogspot.com/

Hau da slidesharen aurkitu dudan power-point-a espero dut gustatzea, behintzat niri oso interesgarria dela iruditu zait:
Etorkinak
From: ima9, 9 months ago

Etorkinak
View SlideShare presentation or Upload your own.




SlideShare Link

jueves, 20 de noviembre de 2008

BERAIEN HERRIETATIK JOATEAREN HELBURUA: LANA.

Etorkinak, turista gisa iristen dira Euskal Herrira eta kasurik onenean familiako, lagun edo ezagun batek hartzen ditu etxean. Ahalegin guztia lanpostu bat aurkitzen jarriko dute orduan, jateko eta etxebizitza edo logela alokatzeko aukera izateko. Era irregularrean egoteko fasea gainditu egin behar dute (turista batek ezin du lanik egin). Azken helburua erresidentzia baimena lortzea da, gelditzeko eta bertako edozein langileren baldintza berberetan kontratua izateko eskubidea ematen baitio horrek. Baina, horretarako, kontratua egingo dien norbait aurkitu behar dute eta pertsona hori (egoera irregularrean dagoen edozein etorkinentzat hain estrategikoa dena) bere jagole bihurtuko da, bertan geratzeko aitzakia eskainiko diolako, lanpostu bat betetzea hain zuzen. Baina etorkina ez da langile normal bat. Ez da langile libre bat, edozein lanbidetan jardun dezakeena edo lekuz aldatu daitekeena. Etorkina, bertako langileak ez bezala, Atzerritarren Legearen menpe dago, eta lege horrek bere lanarekiko erlazio osoa baldintzatzen du, era gogor batean eta denbora luzean zehar. Lehenengo eta behin, langile etorkinak ez du lanean jarduteko eskubiderik, nahiz eta lan eskaintza tinko bat eduki, nahiz eta merkatuak lana eskaini. Estatuak onartu behar dio eskubide hori. Estatua da lanerako baimentzen duena eta, baimentzen duen bezalaxe, baimena ken diezaiokeena. Eskubide hori, lan-baimen eta erresidentzia-baimen baten bitartez gauzatzen da. Bigarren, langile etorkinak ez du berak aukeratutako lanbideetan edo merkatuak eskaintzen dizkion lanbideetan jarduteko eskubiderik. Eskubide hori erabat mugatua dauka, batez ere eta bereziki lehenengo lan baimena eskatzerakoan eta bere iraunaldian. Lehentasun nazionalaren printzipioaren arabera, nazionalitate espainola duten langileek libre uzten dituzten lanbideetan jarduteko eskubidea edukiko du soilik lehenengo lan baimenarekin. Horretarako, lan baimena eskatu aurretik, INEMak agiri bat eman behar dio lana eskaintzen dion enpresariari, lanbide hori betetzeko nazionalitate espainola duen langilerik ez dagoela egiaztatuz. Bestalde, lehenengo lan baimena geografikoki eta profesionalki mugatua dago. Adibidez, Gipuzkoan lortzen bada, Gipuzkoan aritzeko da, ez beste inon. Nekazaritzarako baldin bada, ezingo du ostalaritzara aldatu... Beraz, langile etorkinak, euren lan egoera normalizatzeko, denbora luzez lan kaskarretan jardutera behartuta daude, esplotazio maila handia pairatzen dutelarik.